Orriak

2015(e)ko azaroaren 22(a), igandea

City Trail o Trail Running? Donostiako 3M

Gaur egun kirol ekitaldi bat lehen aldiz antolatzea nahiko erraxa izaten da, kontrakoak dionek ikus dezala zenbat proba dauden “Lehen edizioa” hitzak eramaten dituztenak. Zailtasunak horiei jarraikortasuna ematea da, baina badaude gure inguruan kirola maitatzen dituzten batzuk beraien helburua praktikatzen duten hori sustatzea dela, eta horretarako urteko zenbait momentutan buru belarri sartzen dira antolakuntza lanetan.

Triku Triatloi taldeak hirugarren aldiz antolatuko du abenduaren 13an Donostiako 3 Mendiak proba. Orain dela urte batzuk, ez zenean oso ohikoa mendi lasterketetan parte hartzea inork gutxik onar zezakeen Donostia bezalako hiri batean 15 kilometroko proba eder bat egin zitekeela. Mendi lasterketen kontzeptuari bira bat emanez alde zaharreko harbidea, hondartzetako areak eta hiriko mendietako bideak ezaugarriak dituen probari ekin beharko diete aurre korrikalariek.

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

BTT garaia Urrian / Epoca de BTT en octubre

2015eko urriko nire kirol bizitzan, triatloia eta mendi txirrindularitza izan dira protagonista. Kirol multianiztasunean nobedadea izan da aurreko urteekin konparatua. Bigarren kirol modalitateari dagokionez, ohitura onei jarraipena eman diegu.

Debabarrenako VII. BTT Martxa

Urriaren 18an, hirugarren urtez jarrian hurbiltzen ginen Elgoibarrera. Lagun on batzuek antolatuta 25 kilometroko ibilbidea egitera animatu ginen – eskerrik asko Koro, Iñaki eta konpainia emandako tratu onarengatik!!!

Aukera ere bazegoen 45 kilometroko ibilbidea egiteko, baina hori hurrengo baterako utziko dugu seguruenik. Seguru gauza bakarra dago: itzuli egingo gara! 2016ko egutegian galdu ezinezko zita izango da.


2015(e)ko uztailaren 30(a), osteguna

BERTAN BEHERA - SUSPENDIDO

Triatlón Club Natación Iruña-Pamplona

Goian atxikitzen dudan komunikatuarekin esnatzen ginen astearte goiz honetan (uztailaren 28). Asteak abuztuak 2aren esperoan eta egun itzel bateko plana gauetik egunera desagertu egin zen.

2015ean Iruñeko Igeriketa Klubeko Triatloia ez da ospatuko!!!

2015(e)ko uztailaren 24(a), ostirala

Acuatlón de Bilbao - Analisis + Entrevista sorpresa

#denaezdatri uztailean // #notodotri en julio


Triatloia izan arren multikirolaren espezialitatean erregea, badaude beste modalitate batzuk oso-oso erakargarriak eta triatletontzat erronka bat suposatzen dutenak. Izan daitezke ohikoak diren duatloiak edo neguan ospatzen diren triatloiak (igeri egin beharrean, eskiko fondoa egiten da). Eta udan aldiz kuadriatloia eta akuatloiak bezalakoak egiten dira.

Aipatutakoen artean, azkenak hartuko du Bilboko erreka testigo bezala. Bihar ospatuko da Bilboko bigarren akuatloia eta horregatik ibilbideen analisi xume batzuekin uzten zaituztet. Eta artikuluaren amaierara iristen bazarete, sorpresa txiki bat ere izango duzue.

2015(e)ko uztailaren 23(a), osteguna

XX Triatlón Olimpico Club Natación

Ibilbide azterketa - Análisis del recorrido

Amaiera emango diot abuztuan ospatzen diren triatloiei egiten diedan ibilbide analisiei. Bat egin nuen pasa den astean, Castrokoa, eta formula berdina erabiliz Iruñakoan sartuko gara buru belarri artikulo horretan (baita baliatuz han parte hartutako esperientzia).

2015(e)ko uztailaren 17(a), ostirala

XXXIV Triatlón de Castro

Ibilbide azterketa - Análisis del recorrido

Uztaila poliki-poliki badoa eta aurki dugu abuztua. Triatloirik egiten ez den hilabetea izan ohi da gure inguruan baina! Oso urrutira joan gabe Castroko edo Iruñeko triatloi olinpikoak ospatuko dira. Post labur honetan, lehenengoaren ibilbidearen analisia egiten dizuet. 2014Ean parte hartu nuen, eta hori baliatuz hitz batzuk igeriketa, bizikleta eta korrikako ibilbideen inguruan. Dudatan bazaudete zuen ezaugarrietara doan proba bat den edo ez argitzeko.

2015(e)ko apirilaren 12(a), igandea

Roubaix o Milan-San Remo?

Degenkolb se lleva 2 monumentos este 2015



A ze arratsaldea bizi izan dugun txirrindularitza zaleok. Zu zeinekin gelditzen zera, Milan - San Remo edo Paris - Roubaix?
Bonus track: post honetan aipatutako bi lasterketen azken kilometroak uzten dizkizuet.

----------------------------------------

Qué tarde para los aficionados al ciclismo!!! Roubaix o Milan - San Remo? Qué os parece?
Bonus track: este post añade el final de las dos clásicas. A disfrutar!!!


2015(e)ko apirilaren 9(a), osteguna

AGENDA Egües Ibarreko XVI. duatloia

Cartel Edición 2014

XVI Duatlón por equipos Valle de Egües


Larunbat honetan duatloi munduak bi tokitan izango du jarrita begiak: Espainiako Txapelketa ospatuko da Sorian, eta Nafarroan Egesibarko Taldekako Duatloi kurioso bezain interesgarria.

Bigarren probari dagokionez, Taldekako Duatloi bat ez da ohikoena izaten... oso proba gutxi daude modalitatea horretan. Eta horregatik, normalean, duatletei asko gustatzen zaie bertan parte hartzea – izen emandakoen zerrenda oso luzea da. Eta beste alde batetik, polita izaten da ikusteko sortzen den giroa berezia izaten delako.

Beraz aukera baduzue, aprobetxatu eta hurbildu Egesibarrera!!!

2015(e)ko apirilaren 5(a), igandea

La biografía de Samuel Sanchez


Recomendable, pero descafeinado?

Los amantes del ciclismo estamos de enhorabuena este ultimo periodo, ya que gracias a editoriales como Cultura Ciclista o Libros de Ruta han aparecido en el mercado libros que tratan sobre ciclismo. Y claro, la temporada suele ser intensa pero los tiempos sin carreras los aficionados solemos estar un poco huerfanos y añoramos el deporte de las dos ruedas. ¿¡Qué mejor manera de llenar esos espacios con buenas lecturas?!

Llegó a mis manos hace semana y media, y en menos de tres tardes voló. La ultima novedad de la editorial Libros de Ruta, muy esperada, es una historia muy cercana y actual para los aficionados vascos. En las poco más de 130 páginas se cuenta la vida de Samuel Sanchez. Desde sus inicios en el ciclismo hasta la llegada al BMC después de ser el hombre insignia de Euskaltel Euskadi.

2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Aloñako XI. Igoera: behar zaitu!

26 de abril. En busca de voluntarios para diferentes tareas


Honakoa irakurri nuen Aloñako Igoerako facebookean eta zabaltzea ezinbestekoa ikusi nuen:

MILA aldiz esan dugun moduan, laguntzaile gabe, ez dago lasterketa bat aurrera eramaterik. Gaurkoan, laguntza eske gatoz.
Lasterketa egunean, bide gurutzeak egiteko, anoa postuetan egoteko, edota beste hainbat ekintzetarako zuen laguntzaren beharrean gaude.
Korrikalarien esker ona jasotzeaz gaiñ, laguntzaileentzat kamiseta bat, txoripana eta edari bat ere seguru edukiko dezutela, goiza, ahal den goxoen pasatzeko.
Prest bazaude laguntzeko,MESEDEZ, bidali email bat aloinakoigoera@gmail.com helbidera edota gutako batekin kontaktuan jarri!!
MILA ESKER BIHOTZ BIHOTZEZ!!!!!!!!!!!!!!!!!

Irakurri baino lehen markatuta nuen apirilaren 26ko data, Aloñako XI. Igoerako eguna. Herrian egun seinalatua: Oñatiar asko goizero ikusten dugun mendira hurbiltzeko aitzakia bikaina izaten dugu.

Antolatzaileek dagoeneko badakite: aurten, berriro ere nirekin kontatu ahalko dute. Zoritxarrez pertsona bat naiz, eta gehiagoren beharra izango da. Ematen dutena laguntzeagatik kasu honetan gutxienekoa da, baina izugarrizko meritua dauka antolakuntzak egiten duen esfortzua egun horretan laguntzaile guztiak pozik bueltatu daitezen etxera – eta baita ere hurrengo urtean ea elkar ikus daitezen.

Beraz, zeren zein zaude aloinakoigoera@gmail.com helbidera email bat idazteko eta zure prestutasuna adierazteko Apirilaren 26ean laguntzeko antolakuntzan? ;)

2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

5 claves para Arbizu y Durango

Este sabado se celebran dos pruebas en el Circuito de Euskal Herria de Duatlones. Unas cuantas claves para hacerles frente?
  • La climatología acompañara? No lo sabemos, es lo único que no esta en manos de los deportistas, entonces truene o haga un sol de justicia, animo!!!
  • He estado en Arbizu y Durango... papa y mama. A quien quieres ma? Difícil decisión este fin de semana.
  • Txistorra en Arbizu post carrera. Txosna permanente en Ezkardi. Carreras que se gana más calorias que las que se queman. I like it ;)
  • Distancia corta. A quien se le ocurrió llamar a esas distancias cortas... y hasta aquí puedo leer porque han debido de recrudecer las leyes  en cuanto a libertad de expresión y por si acaso...
  • Un día menos para los triatlones: Getaria el 1 de mayo completo. Pero hasta entonces a disfrutar de los duatlones!!!

Suerte a todos!!!

2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea

Fuera Acoples!!!


Araudi berria triatloi munduan

Pozik gaude. Urte bat gehiagoz duatloi eta triatloi denboraldiari hasiera eman diogu. Mundu honetan hasi ginenetik zenbait urte pasa dira, lehen lizentzia 2007an atera nuen, eta gauza asko aldatu dira denbora tarte honetan.

Kirolariok egin behar dugun lehenengo gauzetako bat lasterketa edo lehiaketa batetara joan aurretik bertan parte hartzeko bete behar den arautegia irakurtzea da.

2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

ABIXARAN naiz


Vuelta a correr en grupo

Gaur egin dugu ofiziala. Egun batzuk pentsatu ostean Abixaran taldeko kideko buruari idatzi nion esanez: Abixaran izan nahi dut, onartuko didazue? Talde ikaragarri honek ezbairik gabe hartu dit hasiera-hasieratik harrera bero eta espero gabeko bat eskainiz.

Barkatu. Zer da Abixaran? Orain dela 4 urte Oñatin sortutako atletismo talde bat. Ezaugarri bereziena? Orain arte emakumeek osatu dute talde hau – hala ere taldeko kide egiteko emakume eta gizonei animatzen diete.