Orain arteko Volata aldizkariak Los Volata de hasta ahora |
Apenas
denborarik ez daukadanez erosketetara joateko, txirrindulari zaleok
suerteko gaude azken urteetan LibrosdeRuta.com atarian bi gurpilen
inguruko bibliografiarik zabalena aurki dezakegu eta gustuko badugu
erosi. Horrela izan da Volata aldizkariko azken sei aleekin, eta
dagoeneko zazpigarrena ere badago.
Zortekoa naiz
adibidez Ciclismo a Fondo bezalako publikazio bat dudalako etxean
lehen zenbakitik (80ko hamarkadaren erdialdean atera zen
txirrindularitzaren inguruko hilabetekari hau). Baina merkatuan
dauden bi gurpilen inguruko aldizkariekin alderatuta Volata zerbait
ezberdina da. Ez dago hain zentratuta gaur egunean eta jorratzen
diren gaiak atenporalagoak izaten ohi dira.
Ezustez
betetako bidaia izan daiteke orri horietan barrena ibiltzea. Tarteka
jateko kontakizunekin edo Tourreko etapa amaigabe horietako bat
ospatzen den bitartean irakurtzeko.