Orriak

2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea

Fuera Acoples!!!


Araudi berria triatloi munduan

Pozik gaude. Urte bat gehiagoz duatloi eta triatloi denboraldiari hasiera eman diogu. Mundu honetan hasi ginenetik zenbait urte pasa dira, lehen lizentzia 2007an atera nuen, eta gauza asko aldatu dira denbora tarte honetan.

Kirolariok egin behar dugun lehenengo gauzetako bat lasterketa edo lehiaketa batetara joan aurretik bertan parte hartzeko bete behar den arautegia irakurtzea da.

2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

ABIXARAN naiz


Vuelta a correr en grupo

Gaur egin dugu ofiziala. Egun batzuk pentsatu ostean Abixaran taldeko kideko buruari idatzi nion esanez: Abixaran izan nahi dut, onartuko didazue? Talde ikaragarri honek ezbairik gabe hartu dit hasiera-hasieratik harrera bero eta espero gabeko bat eskainiz.

Barkatu. Zer da Abixaran? Orain dela 4 urte Oñatin sortutako atletismo talde bat. Ezaugarri bereziena? Orain arte emakumeek osatu dute talde hau – hala ere taldeko kide egiteko emakume eta gizonei animatzen diete.