Orriak

2015(e)ko azaroaren 22(a), igandea

City Trail o Trail Running? Donostiako 3M

Gaur egun kirol ekitaldi bat lehen aldiz antolatzea nahiko erraxa izaten da, kontrakoak dionek ikus dezala zenbat proba dauden “Lehen edizioa” hitzak eramaten dituztenak. Zailtasunak horiei jarraikortasuna ematea da, baina badaude gure inguruan kirola maitatzen dituzten batzuk beraien helburua praktikatzen duten hori sustatzea dela, eta horretarako urteko zenbait momentutan buru belarri sartzen dira antolakuntza lanetan.

Triku Triatloi taldeak hirugarren aldiz antolatuko du abenduaren 13an Donostiako 3 Mendiak proba. Orain dela urte batzuk, ez zenean oso ohikoa mendi lasterketetan parte hartzea inork gutxik onar zezakeen Donostia bezalako hiri batean 15 kilometroko proba eder bat egin zitekeela. Mendi lasterketen kontzeptuari bira bat emanez alde zaharreko harbidea, hondartzetako areak eta hiriko mendietako bideak ezaugarriak dituen probari ekin beharko diete aurre korrikalariek.