Orriak

2014(e)ko irailaren 29(a), astelehena

Irteera udazkenari


Memorial Josetxo Imaz, 10 km.

Igande goizean planeatu bezala Ordiziara joan ginen Josetxo Imaz memorialaren 14. edizioan parte hartzera. Helburuak argi izanda goiz pasa ederra eduki genuen eta etxera sentsazio gozoekin bueltatu ginen.

Goiz iritsi, dortsala hartu prentsa irakurri, kafe bat hartu eta lasterketan parte hartzeko prestaketa lanetan hasi. Oraingoan nobedade txiki batekin: lasterketan zehar hartuko nuen guztia nirekin neraman. Horretarako Salomon etxeko S-Lab Advance Skin Belt. 500 pertsonako lasterketa batean oso erraza izan ohi da anoa gunean ura ezin hartu izatea eta badaezpada...



2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

Joxetxo Imaz Memoriala – Ordizia


Nueva temporada 2014-2015

Igande honetan, eta azken urteetan iraileko azken igandean gertatzen ari den bezala, Ordizian 10 kilometroko Josetxo Imaz Memoriala ospatuko da. Hor emango diogu begi-bistan daukagun 2014-2015 denboraldiari irteera.

Helburuak udazken-negu honetarako nahiko argi daude: Gasteizko Maratoi erdia. Oroitzapen oso onak ekartzen dizkidan hiria eta lasterketa. Ordu arte entrenatzen ahalik eta gehien disfrutatuko dugu. Ziurrenik korrika asko egingo dugu, baina bizikleta eta igeria ez dugu albo batera utziko. Mendia zapaldu? Batek daki...

2014(e)ko irailaren 4(a), osteguna

Lehen aldia

Debut de Susana Arrese con Oñatiko Triatloi Taldea

Azken postean azaldu bezala larunbat honetan arratsaldeko 16:00etatik aurrera Zumaiko VIII. Triatloia ospatuko da sprint distantzian. Eta bertan parte hartu ez arren, izugarrizko poza ematen dit Oñatiko Triatloi Taldeko kide baten debuta izatea.


Azpi izenburuak ondo dioen bezala Susana Arresek lehen aldiz triatloi lizentziarekin horrelako lasterketa bati aurre egingo dio. Egia da, aurretik triatloi herrikoiak gauzatuak dituela (iazko Triku Triatloi Taldeak antolatutako triatloi familiarrean parte hartu zuen adibidez) eta beraz esan daiteke prest dagoela erronkari aurre egiteko. Interneteko txoko txiki honetatik hoberena opa diot, eta espero larunbatean arratsaldeko 17:30ak inguruan whatssapp-ean mezu bat azaltzea “amaitu dut!!!” esanez. Zorte on Susana!

* OK Magazineak egindako bideoa utzi dizuet. 16 minutu irauten du eta benetan pena merezi du ikusteak.
* OK Magazineak argitaratutako beste bideo batzuk: Josune Odriozola igerilaria & Anton Sierra Zikloturista

2014(e)ko irailaren 2(a), asteartea

Irailean Triatloia Gipuzkoan X3

Zumaia, Hondarribi y Mutriku citas de triatlón en septiembre

Bueltan gara! Eta onena: triatloiaren inguruan hitz egingo dugu. Zorionez hurrengo hiru astebukaeratan lasterketak izango ditugu Gipuzkoako kostaldean. Larunbat honetan Zumaiko VIII. Triatloia, 13an Hondarribikoa eta 20an Mutrikoa. Hirurak sprint distantzian.

Batzuentzat motzegiak suertatzen dira lasterketa hauek baina ze pozik jartzen garen triatloi urteari amaiera emateko lasterketa hauek hurbiletik bizitzea, ezta?