Orriak

2014(e)ko otsailaren 27(a), osteguna

Oñatiko Triatloi Taldekoa naiz



Septimo año en el club del pueblo

Atzo arratsaldean Ordiziako Majori kiroldegian errekonozimendu medikua eta kirol esfortzu froga egin nituen. Medikuak onespena eman zidan eta 7. urtez jarraian Oñatiko Triatloi Taldean federatuko naiz. 2014 denboraldian kolore berde-urdina defendatuko dut duatloi, triatloi eta akuatloietan. Zoritxarrez lasterketa gutxietan parte hartu ahal izango ditut, baina egun seinalatuak izango dira eta horietan % 100 disfrutatzen saiatuko naiz. Hau izango da beraz nire egutegia:
  • Basauriko Duatloia.
  • Zornotzako Duatloia.
  • Familiako Triatloia Donostian.
  • Garaiko Triatloia.
  • Plentziako akuatloia.
  • Iruñako Igeriketa Klub-eko Triatloia.

2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

Ekaitzei aurre egiten


A menos de un mes de los primeros duatlones

Aldaketa bortitzak eguraldian, azken orduko aldaketak agendan planak aldatzera behartzen dituztenak... agian ez da urteko garairik hoberena entrenatzera ateratzeko. Hilabete baino gutxiagoren faltan urteko lehen duatloietarako gutxinaka-gutxinaka aurrera jarraitzen dugu – martxoaren 9an Basauriko duatloia eta 15ean Oñatikoa (a ze nolako eguna biziko dugun!).

Gainera aste hasieran zerbait jaso nuen motibazio kaxan gordetzeko. Oso zaila hitzekin deskribatzea karteroak ekarri zidan sobrea zekarrena ikusi nuenean: Nagore Salaberriak idatzitako liburua Dina Bilbaori buruz.

2014(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

Txapela kentzeko modukoa!


Gran victora de Pello Osoro


Aste bukaera honetan eman zitzaion Euskal Herriko II. Duatloi zirkuituari hasiera. Ermuan ospatu zen bertako V. duatloi sprint-a (5 km. Korrika, 20 km. Bizikletan eta amaitzeko 2.5 km. Korrika). Zoritxarrez edo zorionez urrunetik jarraitu behar izan nuen probaren nondik norakoak.

Proba arratsaldeko 16:00etan hasi zen. Eguraldia ez zuten izan lagun duatletek baina hori ez zen izan aitzakia kirolariek zuten onena ateratzeko. Emakumezkoetan espero zen gidoia gauzatu zen: Gurutze Fradez hasieratik amaierara arte jaun eta jabe. Hirugarren aldiz altxatu zituen Ermuako kaleetan besoak. Baina gizonezkoetan...

Berriro hastera :(

La he liado parda

Atzo gaua ez zen oso ona izan. Hanka sartze txiki bat izan nuen. Nahigabe edo nahita hostinger-eko kontua deuseztatu nuen eta ibantriatloilari blogean nituen artxibo guztiak klik baten ondorioz betirako desagertu ziren.

Horrek zer esan nahi du? Azken urte eta erdian idatzitako post guztiak sarean galduta gelditu dira. Ordu asko pantailaren aurrean idazten, testuak txukuntzen argitaratzeko, irudiak aukeratzen... eta klik sinple bat izan daitekeenak guzti hori zerora bihurtu du.