Orriak

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

BTT garaia Urrian / Epoca de BTT en octubre

2015eko urriko nire kirol bizitzan, triatloia eta mendi txirrindularitza izan dira protagonista. Kirol multianiztasunean nobedadea izan da aurreko urteekin konparatua. Bigarren kirol modalitateari dagokionez, ohitura onei jarraipena eman diegu.

Debabarrenako VII. BTT Martxa

Urriaren 18an, hirugarren urtez jarrian hurbiltzen ginen Elgoibarrera. Lagun on batzuek antolatuta 25 kilometroko ibilbidea egitera animatu ginen – eskerrik asko Koro, Iñaki eta konpainia emandako tratu onarengatik!!!

Aukera ere bazegoen 45 kilometroko ibilbidea egiteko, baina hori hurrengo baterako utziko dugu seguruenik. Seguru gauza bakarra dago: itzuli egingo gara! 2016ko egutegian galdu ezinezko zita izango da.