Orriak

2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

Volata 6 - Ciclismo en lucha

Volata
Orain arteko Volata aldizkariak
Los Volata de hasta ahora



Apenas denborarik ez daukadanez erosketetara joateko, txirrindulari zaleok suerteko gaude azken urteetan LibrosdeRuta.com atarian bi gurpilen inguruko bibliografiarik zabalena aurki dezakegu eta gustuko badugu erosi. Horrela izan da Volata aldizkariko azken sei aleekin, eta dagoeneko zazpigarrena ere badago.


Zortekoa naiz adibidez Ciclismo a Fondo bezalako publikazio bat dudalako etxean lehen zenbakitik (80ko hamarkadaren erdialdean atera zen txirrindularitzaren inguruko hilabetekari hau). Baina merkatuan dauden bi gurpilen inguruko aldizkariekin alderatuta Volata zerbait ezberdina da. Ez dago hain zentratuta gaur egunean eta jorratzen diren gaiak atenporalagoak izaten ohi dira.

Ezustez betetako bidaia izan daiteke orri horietan barrena ibiltzea. Tarteka jateko kontakizunekin edo Tourreko etapa amaigabe horietako bat ospatzen den bitartean irakurtzeko.