Orriak

2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

Hondarribian korrika


In Real Time Hondarribia 2014

Igandea ondo aprobetxatu beharra zegoen. Jai eguna eta zoritxarrez ordubete gutxiago egun honetan – aldaketa hauei ez diet logika handirik ikusten, baina zorionez oraingoan eguzki izpiak ordubete beranduago ezkutatuko dira hemendik aurrera.

Zita Hondarribian genuen. 10000 metroko lasterketa laua – erabat laua -, eta kausa on batengatik. Test polita izan zitekeen sasoi fisikoa neurtzeko. Martxoa erabat zoroa izan da eta entrenamenduak bigarren zatian geratu dira. Baina urteko hirugarren hilabetea atzera utzi eta berehala martxa ona berriro hartu dugu. Triatloiak gero eta gertuago dauden seinale.

2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea

Eguzkipean duatloiak gustoko ditut


Cronica Basauriko XVIII. Duatloia (09-03-2014)


Basauriko duatloia historikoa da Euskal duatloi zirkuituan. Ohikoa den bezala Oñatiko Duatloiaren aurreko astean ospatzen da. Azken urteetan bezala ibilbideek ez dute jasan aldaketarik. Zenbaterainoko zailtasuna izan dezake helmuga Basauriko erdialdean ezartzea?

Lasterketa hau erronka jarrai bat bezala identifikatu dezakegu. Erronka lehenengo 6 kilometroetan (3 km-ko bi itzuli. Aldapan behera atera arren lehenengo kilometrotik bigarrenera aldapa gogor bat igo behar da). Erronka bizikletako ibilbidean (apenas zatirik ez lauak direnak, eta sorpresa bat edo beste – ibilbidearen amaieran % 20ra hurbiltzen den aldapa motx bat adibidez). Eta hori guztia gauzatu ondoren erronka izaten da azkeneko 3 kilometroak gauzatzea.

2014(e)ko martxoaren 1(a), larunbata

Zorionak OK Magazinea!!!


Urruntasuna gertu egiten 365 egunetan

Zorioneko gaude Oñatiar eta Oñatiar erbesteratuak. Beno zorioneko geunden orain dela urtebete: OK Magazinea jaio zen. Harrezkero aipatu bezala 365 egun pasa dira. 365 egun ia egunero gure herriko kirol notiziekin. 365 egun Oñatiko kirolaren berri izaten.

Oñati oso herri kirolari eta kirolzalea da. Ikusi besterik ez dago kirol agenda: astebukaeraro oro zerbait antolatzen da. Zertarako atera herrian hamaika aukera baldin badago? Eta distantzia fisikoa oztopo baldin bada, gaur egungo teknologiei esker webgune honek mantendu dit lotuta jai eta hezi nauen herriarekin.

Zorionak eta espero 365 egun barru beste urte bat ospatzen egotea, distantzian bada ere.
  • P.d. Galdetzen badidate zein momentu aukeratuko nukeen OK Magazinean urte honetan... ezingo nuke bat aukeratu, baina bai aukeratuko nituzke Triatloia den kirol minoritarioari egin dion kasua. Eskerrik asko!!!
  • P.d.2. Eta bideoaren bat aukeratu beharko banu – ederrak egiten dute! Josune Odriozolarena izango litzateke hautatua. Irakaspen bikaina ematen digu neska gazte honek. Bota bistazo bat bideoari merezi baitu!
  • P.d.3. Eta amaitzeko, oraindik ez baduzue OK Magazinea jarraitzen facebook edo twitter bidez... zeren esperoan zaudete???