Orriak

2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

Hondarribian korrika


In Real Time Hondarribia 2014

Igandea ondo aprobetxatu beharra zegoen. Jai eguna eta zoritxarrez ordubete gutxiago egun honetan – aldaketa hauei ez diet logika handirik ikusten, baina zorionez oraingoan eguzki izpiak ordubete beranduago ezkutatuko dira hemendik aurrera.

Zita Hondarribian genuen. 10000 metroko lasterketa laua – erabat laua -, eta kausa on batengatik. Test polita izan zitekeen sasoi fisikoa neurtzeko. Martxoa erabat zoroa izan da eta entrenamenduak bigarren zatian geratu dira. Baina urteko hirugarren hilabetea atzera utzi eta berehala martxa ona berriro hartu dugu. Triatloiak gero eta gertuago dauden seinale.


Haize dezente aurkitu genuen lasterketa ordurako, batez ere azken zatian, baina azkenengo kilometroak alde jotzen zuen – hala ere haizea alde ez da nabaritzen bizikletan bezain beste.

500 lagun inguru bildu ginen kirol portuan eta 5 kilometroko bi bira gauzatu ostean toki berean irteerako toki berean amaitzen zen lasterketa. Aldi berean Estatuko eta Etiopiako Walmara hirian lasterketa mota berdinak gauzatzen ziren, eta ondorioz, sailkapen orokor bat egongo zen eta leku ezberdinetakoak. Bitxia baina erakargarria oso formatua. Probako irabazlea azken unera arte eman beharko luke duen guztia ez baitaki beste herrietan gauzatzen ari diren denborak – horrelako zerbait gauzatzen da Euskal Herriko Triatloi eta Duatloia zirkuituan: azken lasterketara arte ezin daiteke zeintzuk diren garaileak, eta horrek emozioa ematen die horrelako motako zirkuitu edo probei.

Saioak utzi zizkidan sentsazioak oso onak izan ziren. Helburuak beteta eta amaieran indarra nuenaren sentsazioak izanda pozik bueltatu ginen etxera. Gainera antolakuntza ondo portatu zen amaierako anoa gunearekin: fruta dezente (marrubiak, sagarrak, laranjak...), jateko (fruitu lehorrak, pastak...) eta edateko ugari (Coca-cola, ura, Aquarius, zukuak...). Eta gero Hondarribiako kiroldegian dutxak. Oso garrantzitsua nire ustetan. Zorionak alde horretatik berez baina ondoren gauzatu zuten lasterketa familiarrean ume batzuk 2700 metroak edozein lasterketa balitz bezala ospatu izana... ez zitzaidan asko gustatu.

Datorren hilabetean Senperako Triatloiean parte hartuko dut. Duda daukat sprint distantzia edo distantzia olinpikoa aukeratu. Bigarrenarengatik hautua egitea atzokoa ikusi ostean posible ikusten dut...

* Posta amaitzeko argazki historiko bat. Hondarribiako Taldekako Triatloia 2010eko maiatzean (atzo lasterketa ospatu zen toki berea). Giro oso atsegina bizi izan genuen Oñatiko Triatloi Taldeko kideak egun hartan.

---------------------------------------

Para aprovechar bien el único día de fiesta que tengo a la semana, además esta vez con una hora menos (pero por fortuna los rayos de sol se van a esconder una hora más tarde!!!), nos acercamos a Hondarribia el domingo por la mañana a participar en una carrera de 10000 metros. Completamente llana.

Corríamos por una buena causa y eso nos animó a participar. Marzo no ha sido el mes ideal de cara a los entrenamientos pero ya lo hemos dejado atrás, cogiendo la buena marcha y oliendo la llegada de los triatlones muy pronto.

Encontramos bastante viento, que sobre todo se agudizo en la ultima parte de la carrera, que por fortuna lo teníamos a favor en esos últimos kilómetros.

Unos 500 amigos nos reunimos en el puerto deportivo, y después de realizar dos vueltas de 5 kilómetros finalizábamos en el mismo sitio del que salíamos. Al mismo tiempo la misma carrera en distintas parte del estado y en la ciudad de Walmara de Etiopía. Por lo tanto se hacía una clasificación general y por localidades. Muy interesante el formato ya que hasta ultimo momento no se sabe quien es el vencedor y este tiene que dar todo lo que tiene – algo por el estilo se hace en el Circuito de duatlón y triatlón de Euskal Herria, hasta pasada la línea de la ultima carrera no sabe quienes son los vencedores.

La sesión me dejo muy buenas sensaciones. Los objetivos cumplidos y además con síntomas de que terminaba fuerte. Además la organización se porto muy bien. Buen avituallamiento post meta con muchos productos: abundante fruta (fresas, naranjas, manzanas...), y mucho solido (pastas, frutos secos...) y liquido (Coca-Cola, Aquarius, agua, zumos...). Y después una buena ducha en el polideportivo de Hondarribia, detalle muy importante a tener en cuenta.

No me gusto mucho el acto organizado después: una carrera familiar de 2700 metros que al final para unos cuantos chavales sirvió como una carrera a pesar del mensaje del organizador de recalcar que no habría una clasificación. Se podría haber organizado de alguna otra manera – neutralizada por ejemplo hasta los últimos 300 metros -.

El mes que viene se disputará el triatlón de Senpere y tengo dudas de la distancia ha hacer: sprint o olímpica. Visto los resultados de ayer y si seguimos trabajando la segunda opción toma mucha fuerza.

* Para terminar el post una foto histórica: Triatlón por equipos de Hondarribia 2010 (sitio en el que se celebró la carrera de ayer). Gran día el que disfrutamos los miembros de Oñatiko Triatloi Taldea.


2 iruzkin:

  1. Interesgarria "real time/biak batera" formatu horrena.
    Datorren urterako baduzu erronka ederra, Walmarara joatea han egitera ;-)

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Uffff horiek hitz potoloak dira jejejeje

      Walmarara korrika egitera ez, baina Etiopia edo Keniara Gebreselassiren ondorengoak nolako bizitza duten, nola entrenatzen duten... ikustera hurbilduko nintzateke. Espektakularrak izaten dira duten gaitasuna baldintza gogorrei aurre egiteko hango jendeak.

      Ezabatu