Orriak

2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna

Bat gehiago ez!


Arrigorriagako duatloia bertan behera / Suspendido duatlon de Arrigorriaga

Ezin ezer egitea situazio batzuen aurrean = inpotentzia. Gaur goizean zehar aurtengo Arrigorriagako Duatloiaren suspentsioaren berri jakin dut. Eta aipatu dudan sentsazio hori sentitu dut.

Ez dira garai alaiak duatloi eta triatloi munduarentzat, urtetik urtera Euskadi eta Estatu mailan haziz doan kirol bat den arren. Lasterketa batzuk aurten bertan behera gelditu dira. Arrazoia? Batez ere Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak jartzen ari den oztopoak.

Interneteko txoko txiki honetatik nire elkartasuna helarazi nahi diet antolakuntza taldeari. Herritik herriarentzat eginda eta jarraian dauden kroniketan azaltzen den bezala, gure munduan proba historiko bat. 2008an lehen aldiz egon nintzen, 2009an errepikatu egin nuen. Eta harrezkero apirilero izan dut nire buruan proba eder hau. Animo Urbiko!


-----------------------

Nire Etxeko Leihoa-n argitaratutako kronika - 2008ko apirilak 14.


Goizeko zazpiak. Iratzargailuak jo du. Apenas sei ordu egin ditut
lo. AHTren aurka daudenak izugarrizko ondo igaro dute etxe alboan goizeko
 ordubiak arte gutxi gora behera, lau kontzertu izan dira. Ohetik altxatu naiz
 eta lasterketako arropa jantzi dut. Sukaldera joan eta arroz-esne platerkada 
gosaldu. Gurasoak jaiki dira eta zoriondu egin didate.

Goizeko zortziak. Arrigorriagara habiatu gara. Ahaztu egin zait
motibaziorako erabiltzen dudan diskoa. Euskadi gaztea jarri dugu dialean beraz.
Goizeko
 bederatziak. Iritsi gara. Dortsalen bila joan, bizikleta kotxetik jaitsi,
boxesetan sartu. 69 dortsala, gustuko dudan zenbakia tokatu zait.
Hamarrak eta laurden. Hasi gara beroketan. Sei pertsona etorri gara 
taldekoak Arrigorriagako duatloia, distantzi luzeko Euskal Herriko txapelketan 
parte hartzera.
Hamarrak eta erdi. Irteera eman dute. Dena ongi hasten da, lehenengo
bi kilometroak zortzi minututan. Espero baino minutu erdi hobeto.
Hamaikak eta erdi, infernuko atean jarri gara igarotako ordubetean 
eta orain bertara sartzen gara. Bizikletak hartu eta 57 kilometroko ibilbideari
 aurre egitera. Haize kontra denbora guztia. Bukaera aldeko lau kilometro izan
ezik, denbora guztia haizea kontra. Eguraldiak bero jotzen du.
Ordubiak. Iristen hari naiz. Helburuak betetzen joan dira
goizak aurrera egin ahala. Amaitu dut, denbora: 3:33:48. Sailkapenean guztira 96.
eta Euskal Herriko hirugarren 23 urtez azpikoan. Zerbait hartu behar galdu dugun
guztia errekuperatzeko eta dutxara. Ordu
biak eta erdi. Sakelakoa piztu dut. Orain mezu ugari hari naiz jasotzen eta
 pare bat edo gehiagok dei egin didate.
Hirurak. Sari banaketa luze doa. Ez da hasi, luzaroan itxaron dugu baina podiumera
 igo naiz. Lehen aldiz
 duatloi munduan sartu naizenetik. Zerbait berezia izan da, ez nuen espero baina 
banekien probabilitatea bazegoela bertan izateko. [...]
Arrigorriagako
XI. duatloiaren emaitzak oñatiarrei dagokienez:
45. Ignacio Pelayo. 3:17:32
67. Roberto Garcia 3:23:37
72. Julen Kortabarria 3:25:41
102. Iban Uribetxebarria 3:35:12
107. Martin Odriozola 3:35:48
131. Gaizka Aranburu 3:43:16

Nire Etxeko Leihoa - 2009ko apirilaren 26a


Atzo Arrigoriagako herrian
Euskadiko txapelketako distantzia luzeko duatloia jokatu zen. Bertan
parte hartzeko aukera izan nuen eta zin degizuet oso egun gogorra
izan zela. Euria, haizea, hotza… denetariko eguraldia izan genuen.
14 km. korrika, 58 km. bizikletan eta amaitzeko 7 km. Korrika.

Lehen duatloia izan da ikusi
nuela nire burua erretiratzen. Zorionez ez zen horrela izan.

Duatloi hau urtean egiten den 
berezienetarikoa da, Euskadiko triatloi federazioko zirkuitu barruan
 dagoen desberdinena eta hantz gutxien daukana beste lasterketekin.
 Batez ere bere gogortasuna azpimarratu behar da. Lehenengo 14
 kilometroetan hankak asko berotzen dira eta horrek faktura pasatzen
 du azkenengo 7 kilometroetan, baina bizikletako ibilbideak gogortasun
 gehiago laguntzen dio gehitzen probari. Bi portu igotzen dira, baita 
oso gogorrak (kontutan hartuz lehenago ia ordubete korrika egin
dugula) eta bigarrena ez hain gogorra baina maila altukoa. Ibilbidea
ez da batere erosoa hankentzako, rompepiernas bezala 
kalifikatuko genukeen ibilbide bat da.

Atzo gainera euria izan
 genuen lagun eta duatloi batean eguraldi txarrena hori izan daiteke. 
Araudiaren arabera ezin dugu kanpoko laguntzarik jaso eta horrek esan
 nahi du proba hasten dugun arroparekin amaitu behar dugula. Eguraldi 
txarra egiten badigu bizikletan ez dugu beste irtenbiderik aurrera
jarraitzea baino. Noski eta euriarekin lurra busti egiten da eta 
errepidea bustitzen bada erortzeko arriskua handitu egiten da. Atzo 
lehenengo aldiz hiru urtetan bizikletan erorikoa izan nuen. Bigarren
portuko jaitsieran izan zen. Ezkerretara zioan kurba batean 
kanpoaldetik ari nintzaion bati pasatzen eta aurreko gurpila joan 
zitzaidan lurrera joanez. Zoria izan nuen eta jarraitzeko aukera 
baina hortik aurrera ez dakit zer arrazoiengatik aurreko gurpila ez
 zioan oso ondo. Ez zitzaion errepideari eusten eta kurba bakoitzean 
izugarriak pasatzen nituen.

Probaren gogortasunari hotza
 gehitu behar zaio. Atzo lehen aldiz sentitu nuen, boxesetara iritsi
nintzenean bizikletatik, amaitu ezinaren beldurra. Ezkerreko 
abduktorea gogortu zitzaidan eta hasieran hankak ez nituen nabari, 
baina zorionez hasierako uneak izan ziren horiek. Zazpi kilometro
 falta zitzaizkidan helburua betetzeko eta ez zen unea atzera egiteko.
 Proba amaitu ahal izan nuen eta iazko marka hamar minututan hobetu.

----------------------------

No poder hacer nada ante ciertas situaciones = impotencia. Hoy a la mañana he sabido de la suspensión del duatlón de Arrigorriaga. Y el sentimiento descrito al principio es el que he sentido.

No son tiempos felices para el mundo del duatlón y triatlón a pesar de que tanto en Euskadi como a nivel estatal el número de licencias crece. Algunas carreras han sido suspendidas. La razón? La gestión e impedimentos que esta llevando a cabo el Area de Trafico del Gobierno Vasco.

Desde aquí me gustaría hacer llegar un mensaje de solidaridad a los miembros organizadores del duatlón de Arrigorriaga y a todos aquellos que se encuentran en problemas similares. Estuve en esta prueba en 2008 y repeti en 2009, y desde entonces cada mes de abril me vuelven gratos recuerdos a la cabeza (como bien he dejado en las cronicas de arriba en su tiempo publicadas en Nire Etxeko Leihoa). Animo Urbiko!

Arrigorriako XII. Duatloia (2009)
Argazkia: Urbiko Triatloi Taldea

Arrigorriagako XII. Duatloia (2009)
Podium 23 urtez azpiko kategoria
Argazkia: Urbiko Triatloi Taldea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina