Orriak

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

2015era begira (1/3)


Planificando 2015 (1/3)
Abenduan sartuta gaude. Horrek gauza bat esan nahi du: gero eta gutxiago falta da 2014 urtea amaitzeko. Hilabete bukaeran egingo diogu errepaso bat urte honi, baina zuen oniritziarekin jarriko naiz 2015era begira jartzea. Zer espero dugu hurrengo 12 hilabeteetan?

Nire kirol jarduera-jarraipena hiru oinetan ezarriko dut: txirrindularitza, mendi lasterketen eta triatloi munduetan. Lehenengo bietan Tropela-n eta Redultratrailen dudan jardunarengatik (kolaboratzaile). Hirugarrenean beste urtebetez triatloiean federatuko naizelako (9. urtea).


Triatloi eta duatloiei dagokionez, Euskal Herriko zirkuituko denboraldirako analisi bikaina gauzatu du Iker Gallastegik triatletasenred.com atarian. Beraz zer espero daitekeen arlo horretan 2015. urtean jakiteko horretara joan zaitezkete.

Eta jorratzen ari dudan gaian sakonduz has gaitezen urtarrilarekin. Hilabeterik lasaiena ematen du teorian. Urtea lasai hasiko da. Hemen ez dago Tropela.net-en egoten diren lehiaketarik, ezta jomugan ditudan mendi lasterketarik eta duatloi denboraldia otsailean hasiko da. Baina kirol nahia pixka bat asetzeko Tour Down Under itzulia ospatuko da Australian. Orain gutxi arte oso ezezaguna zen lasterketa, gaur egun Txirrindularitzako lehen mailako itzulietan sartua dago.

Otsailean, aipatu bezala, duatloi denboraldia hasiko da. Lasterketa guztiak sprint distantzian: Ermua, Sopelana, Barakaldo eta Mungiako herrietan bilduko dira duatletak. Barakaldokoa salbu, guztiak larunbatean... beraz ezingo dut parte hartu. Debuta egiteko martxora itxaron beharko dugu.

Martxoaren lehen egunean gauzatuko da Isabako neguko triatloia. Lasterketa oso erakargarria. Polita izango litzateke berriro Nafarroako Pirinioetara itzultzea... Hurrengo astebukaeran bi duatloi sprint izango genituzke: Eibar eta Basauri (azken honetan ziurrenik parte hartuko dut). Eta martxoaren 14ean pertsonalki gorriz markatuta daukadan eguna: Oñatiko 24. Duatloia. Ohore bat izango da beste urtebetez antolakuntza honen barruan egotea. Hurrengo egunean egongo litzateke Aranguren bailarako duatloia eta azken bi astebukaeratan Altsasu (sprint distantzia) Zornotza, Durango eta Arbizukoak.

Txirrindularitzari dagokionez lehenengo kinielak egiteko garaia iritsiko da: Paris-Niza, Tirreno-Adriatiko, Milan – San Remo eta Kataluniako Volta. Eta mendi lasterketei dagokionez, nire egutegian markatuta ditudan lehenengo lasterketak: azaltzen dira Transgrancanaria 6tik 8ra eta Talaiako lasterketa 22an (Donostia-Hondarribia 30 km.).

Urteko lehen zati honi amaiera emateko apirilean Flandriako Tourra, Euskal Herriko Itzulia, Paris - Roubaix eta Ardenetako Hirukoa izango ditugu. Duatloietan Gernikako, Azkoitiko eta Arrigorriagakoak ospatuko dira. Eta mendian Oñatin izango dugu zita, 11. Aloñako igoerarekin.
Ikusi duzuenez, lau hilabete soilik aurkeztu arren, urteko lehen zati indartsu bat izango dut aurretik. Ea zer moduzko jarraipena egiten diogun 2015eko hasierari.

------------------------------------

Estamos en diciembre. Eso solo quiere decir una cosa: cada vez queda menos para que finalice 2014. Le daremos un repaso al año a finales de mes, pero ahora si me lo permitís me voy a poner de cara a 2015. Que me/nos espera los siguientes 12 meses?

Mi perspectiva deportiva lo basare en tres piernas: el ciclismo, carreras de montaña y el mundo del triatlón. En los primeros dos de observador por el trabajo que realizo de colaborador en Tropela y Redultratrail.com. En la tercera, a veces al otro lado de la valla y otras con dorsal. Voy a sacar por noveno año consecutivo licencia de deportista de triatlón.

En lo que refiere al mundo del duatón y triatlón en triatletasenred.com Iker Gallastegi ha realizado un analisis profundo del circuito de Euskal Herria. Si queréis recibir una perspectiva de lo que va a deparar 2015, no os lo perdáis.

Centrandome en los aspectos que voy a participar/observar vemos que enero quizás sea el mes más tranquilo. Para saciar un poco el apetito estaremos atentos al Tour Down Under (aunque no cuente para las “Kinielas” de Tropela).

En el mes de febrero se celebraran los primeros duatlones: Ermua, Sopelana, Barakaldo y Mungia, en los que no participare.

Y en el mes de marzo ya se empieza a cargar el calendario. El primer día se celebrara en Isaba el triatlón de Invierno. Ojalá podamos volver a competir en los pirineos navarros... Después seguramente venga el debut en duatlón en Basauri , en la víspera se celebrará Eibar. El 14 de marzo, día muy señalado personalmente por la celebración del duatlón de Oñati. Luego segiran los duatlones del Valle de Aranguren, Altsasua, Zornotza, Durango y Arbizu.

Comenzarán también las primeras Kinielas en Tropela: Paris-Nice, Tirreno – Adriatico, Milan – San Remo y Volta a Cantalunya. Respecto a las carreras de montaña, las dos primeras citas que tengo en el punto de mira: Transgrancanaria del 6 al 8 y Talaia (Donostia Hondarribia, 30 km.).

Y para finalizar el análisis de esta primera parte del año el mes de abril seguira igual de cargado. Se celebraran los duatlones de Gernika, Azkoitia y Arrigorriaga. Seguiremos haciendo “kinielas” sobre el Tour de Flandes, la Vuelta al País Vasco, Paris – Roubaix y el triptico de las Ardenas. Y otra cita importante en la montaña la tendremos en Oñati, con la Subida a Aloña.

Como podeis observar, son solo cuatro meses, pero a pesar del inicio tranquilo, pronto entraremos en la voragine de eventos y tener que poner en varios sitios a la vez los ojos.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina